948 510 990 – 943 420 348

info@kide.eus

Urtero bezela iritsi da Sozietateen gaineko zerga egiteko garaia. Erakunde guztiek daukate, zerga hau egiteko betebeharra, nahiz eta aktibitatean bajan egon. Enpresa desegin arte, betebehar honek martxan dirau. Subjektu pasiboak eskuratzen duten irabazi guztiarekin zergapetuak izango dira, non ekoitzi den kontuan hartu gabe eta ordaintzailearen egoitza edozein dela kontuan hartuta.

Entitateen egoitza zein lurraldetan dagoen jakiteko, honako baldintzak edukitzen dira kontutan:

  • Nongo legeen arabera eratuta dagoen.
  • Sozietatearen helbidea non dagoen.
  • Benetako zuzendaritzaren egoitza zein lurraldetan dagoen.
  • Ondorio horietarako ere, ulertuko da entitate baten benetako zuzendaritzaren egoitza Espainiako lurraldean dagoela bere jarduera guztiak lurralde horretan zuzendu eta kontrolatzen direnean.

Zergatik salbuetsita daudenak besteak beste hauek dira:

  • Lurraldeko herri administrazioak.
  • Lurraldeko herri administrazioen organismo autonomiadunak.
  • Gizarte Segurantzaren kudeaketaren ardura duten herri erakundeak.

Zerga hau aurkezteko azken egunak honakoak dira;

  • Nafarroan: Uztailak 25
  • Gipuzkoa eta Bizkaia: Uztailak 26.