948 510 990 – 943 420 348

info@kide.eus

Zure beharrei erantzuteko

NOR GARA?

Kide Aholkularitzak enpresa eta partikularrei aholkularitza juridikoa eta ekonomikoa eskaintzea du helburu.

Abokatu, ekonomilari eta bestelako profesionalez osatua dago lantaldea eta, aldi berean, beste profesional batzuekin ere (auditoreak, peritoak, forenseak…) elkarlanean aritzen gara, modu honetan gure bezeroei zerbitzu osagarriak eskaini ahal izateko.

Kide Aholkularitzak bi bulego ditu: bata Nafarroan, Leitzan, eta bestea Gipuzkoan, Donostian. Bi probintzietan egoteak Euskal Herriko guztiekin lan egiteko aukera ematen digu. Aholkularitza integrala ematen dugu: autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzako.

 

GURE ZERBITZUAK

Kide Aholkularitzako lantaldea osatzen dugunok, enpresa eta autonomoei beraien eginkizunetan lankidetza eskaintzea dugu helburu, bidean sortu litezkeen behar juridiko eta ekonomikoei aurre egiten lagunduz. Gure taldea ekonomista zein abokatuz osatua dago, bi ikuspuntu horietatik aholkuak eman ahal izateko: alde juridikotik zein ekonomikotik.

Harreman pertsonala eta gertukoa eskaintzen dugu. Bezero bakoitzaren beharrak ulertzen saiatzen gara, ahalik eta egokien erantzuteko. Zerbitzu malgua eta egoera bakoitzari egokitua eskaintzen dugu, gure lanaren ekarpenarekin gure bezeroek beren zereginei ziurtasunez ekin ahal izateko.

 

AHOLKULARITZA FISKALA

Gure abokatu taldeak aholkularitza juridiko integrala eskaintzen du. Hainbat arlo jorratzen ditugu: Merkantila, Laborala, Zibila, Fiskala, Administratiboa… Abokatuek, ekonomista taldearekin batera, negozio ideia bakoitzarekin hobekien egokitzen den plangintza eta forma juridikoa bilatzen dute, dirulaguntzak eskuratu ahal izateko eta antolakuntza aldetik egiturarik egokiena proposatuz.

AHOLKULARITZA ETA KONTABILITATE KUDEAKETA

Kontabilitatearen gaineko aholkularitza eskaintzen dugu edo, behar izanez gero, kontabilitatearen kudeaketa osoa ere bai: faktura, tiket eta bankuen kontabilizazioa; kontabilitate liburuak eta urteko kontuak prestatzea; Merkataritza Erregistroan kontuak aurkeztea, eta kontabilitatearen gaineko aholkularitza eta informazioa ematen dugu.

AHOLKULARITZA FISKALA ETA ZERGEN KUDEAKETA

Aholkularitza fiskala, zergen aitorpenak eta atxikipenak beraien kabuz egiten dituzten enpresei: BEZ, Sozietateen gaineko Zerga, PFGZ… Zergen kudeaketa osoa egitea ere eskaintzen dugu, gure bulegoetatik.

AHOLKULARITZA LABORALA

Enpresetan eragina duten edozein gai laboralari buruz aholkatzeko gai gara: kontratazioa, nominak egitea, Gizarte Segurantzako altak eta bajak, kaleratzeak, kotizazioak, atxikipenak, bonifikazioak, eta abar.

DONOSTIA

Tolosa hiribidea, 5-2 – 20018 Donostia / San Sebastián
Tel. 943 420 348

Arlo juridikoa: xabier@kide.eus

Arlo Laborala: oihana@kide.eus ; maite@kide.eus

Gipuzkoa eta Bizkaiko kontabilitate eta fiskalitatea: arantxa@kide.eus; olatz@kide.eus

Nafarroako kontabilitate eta fiskalitatea: eva@kide.eus

Fakturazio eta aurrekontuak: izaskun@kide.eus

TOLOSA HIRIBIDEA donostia

LEITZA

Landa Ind. 18, 1. solairua – 31880 Leitza
Tel. 948 510 990 | Fax 948 510 429

Arlo juridikoa: xabier@kide.eus

Arlo Laborala: oihana@kide.eus ; maite@kide.eus

Gipuzkoa eta Bizkaiko kontabilitate eta fiskalitatea: arantxa@kide.eus; olatz@kide.eus

Nafarroako kontabilitate eta fiskalitatea: eva@kide.eus

Fakturazio eta aurrekontuak: izaskun@kide.eus